ZER DA BITARTEKARITZA?
Bitartekaritza, ezados dauden bi alderen edo gehiagoren arteko gatazkak kudeatu zein ebazteko metodo alternatiboa da, bitartekari profesional baten laguntzaren bidez gauzatzen dena; beraz, bitartekaritza, laguntza bidezko akordio sistema dela esan genezake, zeinaren bidez gatazka baten parte diren alderdiak, inpartziala izango den profesional baten gidaritzapean, euren gatazkei aurre egiten saiatzen diren. Hala, bientzat egokia izango den konponbidera heltzea izango da helburua.

Gaur arte, bizi garen gizartean gatazkak konpontzeko eredu tradizional eta ohikoena epaitegietara jotzea izan da, gure arazoen konponketa epaitegiaren esku utziz. Modu honetan, ordea, ondorengoa gertatu ohi izan da: Modu honetan, ordea, ondorengoa gertatu ohi izan da:
GATAZKAK KONPONTZEKO EREDU TRADIZIONALA
BITARTEKARITZAK PROPOSATZEN DUEN EREDUA
- Prozesuaren kontrola hirugarren pertsona baten esku uztea (epailea).
- Ebazpena aurkaritza hutsean oinarritutako sistema batek erabakitzea (irabazi edo galdu).
- Erabaki bakarra eta, hortaz, emaitza, auzitegiaren esku gelditzea (alderdiek ez dute euren gatazken ebazpenean esku hartzen).
- Hirugarren pertsona batzuk inposatutako ondorioa izanik, emaitzari begira konpromezu falta nabaritzea errazagoa da.
- Etorkizunari begira, elkarrizketarako aukerak gutxiagotu edo desagertzen dira (bi aldeen arteko liskar, distantzia eta kostu emozionala areagotzen baitira).
- Irtenbideak mugatuagoak dira (konponbide hibridoen bilaketan sormen gutxi).
- Prozesuen iraupen luzea.
- Galera ekonomiko handiagoa.
- Gatazka inposaketa batekin konpontzen denean, alderdien arteko harremana egoera emozional batean geratzen da.
- Alderdiek prozesuaren eta emaitzaren kontrola dute.
- Euren arteko gorabeherak konpontzeko elkar-lan egiten dute.
- Bi aldeentzat positiboa izango den emaitzaren bilaketa (irabazi-irabazi).
- Alderdien protagonismoa euren gatazkaren ebazpenean.
- Akordioek, alderdien borondatearen ondorio direnez, konpromiso handiagoa hartzen dute
emaitzarekin. - Alderdien arteko elkarrizketari berriro ekiteko aukera irekitzen du, gatazka konpondu ahal izateko hurbiltze-esparru bat sortu behar baitute.
- Irtenbide sortzaileak ahalbidetzen ditu, akordioak nahi ezberdinak kontuan hartu behar dituelako.
- Gatazkaren ebazpenean bizkortasuna irabaztea.
- Galera ekonomiko txikiagoa.
- Aldeen arteko harremana erraztu eta mantentzen du, batak ez baitu bere egia bestearen aurrean ezartzen.
- Etorkizuneko gatazkei aurrea hartzen die. Borondatez hartutako konpromisoak hirugarren batek ebazpen bat inposatzeak baino indar handiagoa du.
- Gatazka alderdiei itzultzen zaie, haiek arduraz aurre egin dezaten.

BITARTEKARITZA ARAUTZEN DUTEN PRINTZIPIOAK
Bitartekaritza eta bitartekaritza-prozesua Legean ezarritako printzipioen arabera arautzen dira. Hauek dira bitartekaritza arautzen duten printzipio nagusiak:

BORONDATEZKOA
Bitartekaritza prozesu askea da, horregatik, partaidetza bitartekaritza prozesu batean norbere borondatez erabakia izan behar du

BERDINTASUNA
Bitartekaritza prozesuaren parte diren alderdiek uneoro baldintza berdintasunean jokatu behar dute, horretarako bitartekariak beharrezkoak ikusten dituen neurri guztiak hartuko dituela.

INPARTZIALTASUNA
Alderdien arteko oreka bermatzea, parte hartzen duen profesionalaren eginkizuna da, baita alderdien berdintasunerako oinarrizko eskubidea babestea ere.

NEUTRALITATEA

KONFIDENTZIALTASUNA
Gatazkarekin zerikusia duen informazio guztia isilpean geratuko da, eta alderdiek zein bitartekariak ezingo dute zabaldu.

EKITATEA

ALDERDIEN PROTAGONISMOA
Alderdiek erabateko protagonismoa dute bitartekaritzan, bai eta eginkizun aktiboa ere beren garapenean. Haiek proposatuko dituzte konponbideak eta adostasunera iritsiko dira.

GARDENTASUNA