BITARTEKARITZA KOMUNITARIOA

Bitartekaritza komunitarioaren esparruan, ezagutza teknikoa eta gatazken konponbidean eta kudeaketan dugun esperientzia eskaintzen diegu gure bezeroei. Horri esker, bizikidetza-gatazkei modu profesionalean eta ingurune hurbilean heldu ahal izango diegu, akordioak lortzeko hain beharrezkoak diren alderdien arteko komunikazioa eta elkarrizketa erraztuz.

BITARTEKARITZA KOMUNITARIOA

Bitartekaritza komunitarioaren esparruan, ezagutza teknikoa eta gatazken konponbidean eta kudeaketan dugun esperientzia eskaintzen diegu gure bezeroei. Horri esker, bizikidetza-gatazkei modu profesionalean eta ingurune hurbilean heldu ahal izango diegu, akordioak lortzeko hain beharrezkoak diren alderdien arteko komunikazioa eta elkarrizketa erraztuz.

BITARTEKARITZA KOMUNITARIOARI BURUZ

Komunitatean elkarrekin bizi garenean, normala da gatazkak deritzogun maila desberdineko desadostasunak gertatzea.

Bitartekaritza komunitarioa gatazken ebazpen alternatibo mota bat da (RAC/ADR), erkidego bateko kide diren herritarren ikuspegitik, pertsonen arteko bizikidetza ona zaintzea helburu duena, .

Bitartekaritzak garrantzi berezia hartzen du komunitatearen eremuan, gatazkan dauden alderdiek bizikidetza-ingurune bera partekatzen baitute. Gatazkan dauden alderdiek hurbileko harremana izaten jarraituko dute, eta, beraz, askoz balio handiagoa hartzen du elkarren artean akordioak lortzea ahalbidetuko duten sistema alternatiboak erabiltzeak.

Bitartekaritza komunitarioak printzipio hauek partekatzen ditu bitartekaritzarekin: borondatezkotasuna, inpartzialtasuna, neutraltasuna, fede ona eta konfidentzialtasuna. Bitartekaritza komunitarioan garrantzi berezia hartzen du alderdiek ezkutuan edo bigarren maila batean dituzten interesen bilaketak. Interes horiek behar-beharrezkoak direlako beren jarrerak ulertzeko, haien arteko enpatia sustatzeko, jarrerak hurbiltzeko eta adostasuna ahalbidetzeko.

Bitartekaritza komunitarioak, gatazka aktiboak konpontzeaz gain, gatazka horiek prebenitu eta bizikidetzarako eta herritarren partaidetzarako ideiak sustatzen ditu, komunitatean harreman kooperatiboak sustatuz. Komunitate-bitartekaritzaren helburua ere bada, halaber, komunitatea kontzientziatzea sortzea eta etorkizunean beren gatazkak konpontzeko erabil daitezkeen tresnak eskaintzea.

Komunitate-bitartekaritzaren helbururik handinahiena komunitatea bera indartzea eta bakerako azpiegiturak sortzea da, azken finean autonomiaz funtzionatuko duten sare sozialak eraikiz, sinergiak sortuz eta autosufiziente bihurtuz. Hori lortzeko, ezinbestekoak dira udal zerbitzu ezberdinen arteko lankidetza eta elkarlana, baita diziplina anitzeko bitartekaritza talde sendo bat izatea, elkarbizitza garatzen den testuinguru kultural eta soziala kontuan hartuta, sor daitezkeen gatazkan esku hartzeko gai dena.

Bitartekaritzaren aukerak bizikidetza komunitarioko arazoetan

Aipatutako bitartekaritza motak aukera ugari eskaintzen ditu, eta oso egokia izan daiteke honako gorabehera hauek jorratzeko:

Bizilagunen arteko eztabaidak.

Komunitate ezberdinen arteko tira-birak.

Espazio publikoaren erabileraren inguruko gatazkak.

Errentak ez ordaintzeagatik sortutako gatazkak.

Eragozpenek eragindako gatazkak (obrak, zatarak…).

Bizilagunen eta saltokien arteko gatazkak.

Ezberdintasun etnikoen edo kulturalen ondoriozko gatazkak.

Jabetza pribatuen inguruko gatazkak.

Beste edozein gatazka komunitario.