667 709 417 info@argi-begi.org

GATAZKETAKO BITARTEKARITZA-ZERBITZUAK

Gure gizarteak, gero eta gehiago, hitza eta elkarrizketaren bidez gatazkak kudeatzeko baliabide alternatiboak eskatzen ditu. Zeharkakotasun hau, bizikidetza hobetzearen bilaketan ezinbesteko, gure komunitateko esparru guztietan praktikan jartzea beharrezkoa da; gure udalerrietan bizikidetza areagotuko duen eta gatazkei aurre egingo dien sistema berri bat sustatzeko asmoz.

Bitartekaritza zer da?

Bitartekaritza, ezados dauden bi alderen edo gehiagoren arteko gatazkak kudeatu zein ebazteko metodo alternatiboa da, bitartekari profesional baten laguntzaren bidez gauzatzen dena; beraz, bitartekaritza, laguntza bidezko akordio sistema dela esan genezake, zeinaren bidez gatazka baten parte diren alderdiak, inpartziala izango den profesional baten gidaritzapean, euren gatazkei aurre egiten saiatzen diren. Hala, bientzat egokia izango den konponbidera heltzea izango da helburua.

NOR GARA?

ARGI-BEGI Bitartekaritza Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bitartekaritza, gatazken ebazpenerako oinarrizko tresnatzat hartzen dugu, eta eskaintzen ditugun zerbitzuekin enpresa publiko, pribatu eta gure beharra duen beste edonori laguntzen diegu.

Nekane Jacinto

Gizarte Hezitzailea eta Bitartekaria

Eskola eta bizikidetza gatazken prebentzioan, aholkularitzan, formazioan eta bitartekaritzan aditua.

Gizarte Hezkuntzan Diplomatua eta (Gizarte) Pedagogian Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Gizarte-kultur Ekintzetan teknikoa…

Iñaki Arana

Abokatua eta Bitartekaria

Arlo zibileko, merkataritzako eta familiako gatazken konponbidean espezialista.

Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, graduondoko ikasketak egin ditu Administrazioan, Enpresen Zuzendaritza eta Giza Baliabideetan…

Esther Martinez

Pedagoga eta Bitartekaria

Eskola eta bizikidetza gatazken prebentzioan, aholkularitzan, formazioan eta bitartekaritzan aditua.

Pedagogian Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Familia Erantzunkidetasunean Teknikaria…

Monika Aizpitarte

Psikologa eta Bitartekaria

Eskola eta bizikidetza gatazken prebentzioan, aholkularitzan, formazioan eta bitartekaritzan aditua.

Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian (Gizarte arloan) Lizentziatua. Graduondoko ikasketak Orientazio Soziolaboralean…

BITARTEKARITZA ZERBITZUAK

Bitartekaritza Komunitarioa

Merkataritza Bitartekaritza

Eskola Bitartekaritza

Bitartekaritza Zibila

Familia Bitartekaritza

Erakunde Bitartekaritza